domingo, 15 de agosto de 2010

Ibartarren bixita

“Tomorrow’s life is too late. Live today” Markus V. Martiai
“La vida de mañana es demasiado tarde. Vive hoy”
“Biharko bizitza beranduegi da. Bizi gaur”

Kaixo denoi!!
Atzo oso egun berezia izan zan. Ibartar batzuen bixita izan nuen. Etxetik urrun gaudenen herriko jendea ikustea beti da pozgarria. Atzo Mikel, Axier, Gorka eta Iñigo etorri ziren ni nagoen lekura. Indian zehar egiten ari diren bidaian Mumbaien geldialdia egin zuten eta ordu batzuetan elkarrekin egon ginen.
  
Lehendabizi Regina Pacis-era etorri ziren eta bertan neskatok eta monjak ezagutu zituzten. Neskak ongi etorri ona egin bazieten, monjena hobea izan zen. Tea, kola-kaoa, gailetak, ogia, gazta, platanok…bazirudien 3 bat egun zeramatzatela ezer jan gabe!! Jejeje. Zaila izan bazen ere, lortu genun azkenen Sister Emerenciarekin argazki bat ateratzea, hainbeste mutilek lotsatuarazi egiten zuten eta. Gero, Mikelen eta nere amakin Skype bitartez hitzegin eta Mumbai pixka bat ezagutzera jun ginen.
 
Nahiz eta denbora gutxi izan, azkenen gauza dexente ikusteko aukera izan genun. Halare, Mikelek esaten zun bezela, garrantzitsuna elkarrekin egotea zan. Beraien arteko broma eta adar jotzekin nahiko par egin ondoren, konturatzeako, berriro aeroportura juteko ordua zan.
Egia esan, Mumbaik ez dauka leku turistiko asko ikusteko eta ez da gu ohituta gauden turismo “politt” hori. Halare, beraiek zioten bezela; “Politta agian ez da, baño jendea jatorra da eta horrek egiten du lurralde bat ezagutzeak pena merezi izatea”. 

Esan zidatenez, Mumbai gustatu zitzaien eta ni ere oso gustora ibili nintzen, beraz, denak pozik. Gañera, zorte haundia izan genun, ez baitzuen euririk egin, nahizta bero dexente egin zun.


Hurrengorarte,

Besarkada bat,

Edurne

1 comentario:

  1. Bai kasta Ibarrako jendeak daukana! Nahiz ta kamixeta izerditu...beti hor! jajjaa.

    Aupa Edurne, bueltan naiz eta ea hitzeiten deun! Muxu

    ResponderEliminar