miércoles, 27 de junio de 2012

Maliraño...

Kaixo denoi!

Beste urte bat, beste udara bat, beste esperientzia bat bizitzeko aukera... Oraingo honetan Afrikan, beti amestu izan dudan Afrikan. Ametsa egi bihurtzeko zorian da, hala ere, nola ez, ez da izango nik uste bezela. Ziur harriduraz beterik iritsiko naizela, ulertezinak zaizkidan gauzak ikusiko ditudala...baño hor dago aberastasuna, bizitza beste leku batean gozatzeko aukera, jende berria ezagutu, kultura eta hizkuntza berri bat...


Puffff...egia esan oso urduri nabil, beldur punttu batekin agian, baña aurrera begiratu eta gozatzeko asmo tinkoarekin. 

Oraingo honetan bakar-bakarrik egongo naiz milaka beltzaranen artean, Malin hain zuzen, Koumantou deituriko landako komuna batean.

Idatziko ditut hango nundik-norakoak, egia esan, orain ez baitut erabat argi nola izango den.

Muxu haundi bat denoi eta ea oraingoan ere gertu sentitzen zaituztedan...

Edurne